Neptunoz haraindiko planetak

X Planeta edo Neptunoz haraindiko planetak terminoa sarritan erabili izan da Neptunoren aurkikuntza 1846an gauzatu ondoren. Termino hau Neptuno baino urrutiago zeuden ustezko planetak izendatzeko erabiltzen zen eta erabiltzen da. Neptunoz haraindiko planeten bilaketa XIX. mendean hasi eta XX. mendearen hasieran amaitu zen, Percival Lowell astronomialariak «X Planetaren aurkikuntza» burutu zuenean. Zientzialari honek X Planetaren hipotesia proposatu zuen gasezko erraldoien ustezko orbita-anomaliak (bereziki Urano eta Neptunorenak) azaltzeko helburuarekin, hipotesi honen arabera, bederatzigarren planeta ikusgaitz batek bere eragin grabitatorioari esker, Uranoren orbitan eragitea lortu zuen, gaur egungo anomaliak erakustera behartuz. Clyde Tombaugh astronomialariak 1930ean Pluton aurkitu zuenean Lowellen hipotesia onartu eta egiaztatu zen eta noski, Plutonek, ofizialki, «bederatzigarren planeta» izena jaso zuen. 1978an ordea, Plutonek gasezko erraldoiei grabitazionalki eragiteko tamaina txikiegia zuela ebatzi eta frogatu zen, honek hamargarren planeta baten bilaketa bultzatu zuen. 1990ko hamarkadaren erdialdean bilaketa hori asko moteldu zen, Voyager 2 zundak egin zituen hainbat ikerketek Uranoren orbitaren grabitazio-anomaliak kalkulu arazo baten errua zela ondorioztatu zutelako, zehazki, Neptunoren masa uste baino txikiagoa izateak. 1992. urteaz geroztik, Plutonen antzeko orbita edo zabalagoa zuten hainbat objektu txikiren aurkikuntzek, planeta gisa hartzen zen objektuaren inguruko eztabaida bat piztu zuten, galdera hurrengoa zen: Plutonek planeta titulua mantentzea merezi du, edo asteroideena bezalako talde banadu bat sortu behar da objektu horren antzeko guztiak sailkatzeko? Aurkitu ziren hainbat objektu txiki hasiera batean planeta gisa onartu ziren arren, 2006an onartu zen planeten definizio berriak Pluton eta haren tankerako guztiei izen berri bat jarri zien: planeta nano. Honek eguzki-sistemako planeta kopurua zortzira jatsi zuen. Munduko astronomo ia guztiak ados daude X Planeta garai batean proposatu zen eran ez dela existitzen adierazterakoan. Hala ere, kontzeptu hau behin eta berriz berreskuratu izan da kanpoaldeko eguzki-sisteman ageri diren anomaliak azaltzeko. X Planeta gaur egun, Neptuno baino urrunago kokatzen den edozein planeta hipotetikori jartzen zaion izena da. Azken aldian, hainbat astronomok askotan babestu izan dute oraindik ezagutzen ez dugun planeta bat dagoela eguzki-sisteman, Neptunoren orbitatik kanpora. Aipatzekoa da, hainbat Neptunoz haraindiko objekturi anomalia pila aurkitu zaizkiela haien orbitetan, batez ere sednoidei. 2014eko martxoan WISE teleskopioarekin egin ziren behaketen arabera, Saturnoren tamainako planeta bat ezin da egon Eguzkitik 10 000 UA baino hurbilago eta Jupiterren tamainako bat existitzen bada, 26 000 UA baino urrunago egongo da. 2014an, Eguzkitik urrunen aurkitu ziren Neptunoz haraindiko objektu batzuen orbitak aztertu ondoren, bi astronomok superlur erako planeta baten izatea proposatu eta babestu zuten. Planeta honek gure izarretik 200 UAra baino urrutiago egon behar zuela adierazi zuten eta segurasko, 1500 UAra inklinatutako orbita bat edukiko zuela. 2016an, kalkulu berri batzuk argitaratu ziren, hauek, planeta honek seguruenik orbita-makur eta eszentriko bat edukiko zuela adierazten zuten, gutxienez Eguzkitik 200 UAra eta gehienez, 1600 UAra. Hau da, planeta hipotetikoaren orbita urruneko Neptunoz haraindiko objektuen mailan egongo zen, baina bere ardatz nagusia kontrako norabidean. Gaur egun, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pluton planeta gisa onartzen ez duenez, ustezko gorputz hau bederatzigarren planeta bezala ezagutzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search